XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRUZURTZAILEEN AURKAKO GUDAN

Zorrak kobratzen aritzen direnak etiketazko traje beltzez doazelakoan daudenak has daitezela ideia hori aldatzen.

Noiz edo noiz txisteradun gizonen bat maletatxo batekin ikusten dutenek ez dezatela pentsa kobratzaile guztiak horrela joaten direnik.

Antzeko zerbait pentsatu genuen, eta hauetako enpresa batera joaterakoan, aurkitutakoa ez zen espero genuena izan.

BELTZEZ jantzitako gizonak.

Txisteradun handikoteak.

Maletatxo jositako bulego bat.

Horrelako zerbait espero genuen Bilboko kaleetan El Cobrador del Frac izeneko enpresaren egoitza bilatzen ari ginenean.